sábado, 2 de enero de 2010

Urte Berri On!!!

Bueno ba ya urte berri hasi gara!!
URTE BERRI ON GUZTIOI!!!

lunes, 28 de diciembre de 2009

Hurrengo Praktika

Praktika honikin amaitzean zubiriko beste gela batean gauza bera egin beharko dugu, hau da, kanaletak jarri, kableatua egin eta instalatu, sare lokala sortu eta abar.
Baina kasu honetan notarako izango da eta ikasle bakoitza bere lana edukiko du, era honetan ez da inor eskakeatuko bere lana egiteaz, bestela ondorioa praktika hau suspenditzea izango da, honela bere notan eraginez.

Emaitza

praktika honen emaitza nire ustez ez zen oso txarra izan, izan ere, gutxi batzuk egin genuen lana serioski. Hori kontuan hartuta lanaren emaitza ez dago gaizki. Baina egia da ere denok neurri berean egin izan bagenu lana, emaitza askoz hobeagoa izango litzatekeela.
Hala ere irakaslearen hitzetan, egindako lana txapuza bat da. Egia esateko, ez dakit zergatik esan duen hori, baina bere arrazoiak izango ditu. Nire defentsan esan dezaket lana egin nuela eta lehen aldia izateko ez dagoela batere gaizki.

viernes, 18 de diciembre de 2009

Lanaren helburua.

Hasieran ez nuen aipatu praktika honen helburua. Praktika honen helburua gela batean sare lokal bat jartzea da. Bai ordenagailuak sarean jarri eta internetera atzipena edukitzea, eta baita kanaleten eta entxufe guztiak ere instalatzea.

jueves, 17 de diciembre de 2009

Ordenagailuak sarean jarri.

Ordenagailuak piztu ondoren eta windows xp instalatu ondoren ordenagailuak saren jarri genituen. Lehenengoz, patch panel-etako irteeretatik switch-era ethernet kablen bidez konektatu genituen eta beste kable baten bidez router-a eta switch-a konektatu genituen.
Gelan genituen bi ordenagailu wifi bidez jarri behar genituen. Horretarako "punto de acceso" konfiguratu genuen eta aukeratu genituen ordenagauiluetan sare txartel inalanbrikoak instalau genituen. Ondoren "punto de acceso" switch-era konektatu genuen.
Gainerako ordenagailuak ethernet kableen bidez konektatu genituen sarera. Ordenagailu guztiei geuk jarri genien IP zenbakia. Azkenik sare berean zeudela konprobatzeko MS-DOS-etik ping egin genuen.

miércoles, 16 de diciembre de 2009

Ordenagailuen instalazioa.

Behin kableatua eta kanaletak jarrita zeudela ordenagailuak jeitsi genituen beste klase batetik. Lehenik ordenagailuak pizten zirela konprobatu genituen, eta pizten ez zirenak edo DVD irakurgailua gaizki zituztenak ireki eta ondo jarri genituen.
Ondoren pasahitza zuten ordenagailuak formateatu eta windows xp instalatu genuen. Erabiltzaile berri bat sortuz eta pasahitz berria jarriz.

kableatua egin.

Kanaletak jarri eta gero, bakoitza bere kablea egin zuen eta rosetan konektatu genuen kablearen muturretako bat, eta ondoren kableak kanaletatik pasa genituen rack-a zegoen tokiraino. Bigarren muturra patch panel-ean konektatu genuen eta azkenik patch panle-a rack-ean kokatu genuen.
Beste aldetik korronte kableak konektatu genituen roseta guztiak seriean konektatuz. Metodo hau oso erraza da baina rosetaren bat izorratu ez gero roseta hori eta gero dauden gainerako guztiak funtzionatzeari utziko lukete.
Pauso honetan istripu bat egon zen, izan ere, korronteari emanda zegoela abisatu zen, baina gure Ximunek ez zuen entzun eta kable bat ikutzerakoan deskarga bat eman zion.
Hala ere, bere kabuz atera ahal izan zuen klasetik komunera joateko, eta dena izualdi batean gelditu zen.

martes, 15 de diciembre de 2009

Lehenengo pausoak.Kanaleta.

Lehen egunean instalazioa egin beharreko gelara joan ginen eta bertan aurkitu genuen. Hala ere hainbat materialen bila joan behar izan genuen.
Gela pixkat txunku eta gero kanaletak jartzeko zuloak egin genituen paretan taladro baten laguntzaz. Ondoren kanaletak moztu genituen beharreko neurria lortu arte eta ondoren tirafondoen bidez paretan jarri genituen.

Ongi etorri!!

Ongi etorri nire blog-era.Zubiri ikastetxeko ikasle bat naiz eta praktika baterako sortutako blog-a da.
Espero det blog hau gustokoa izatea.
besterik gabe ondo segi eta disfrutatu.